XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jefe bezala Arenaza eta Urreta egoten ziren.

Oiekin denbora luzean iraun genduen.

Goizean bostetarako joaten giñen lanera, bizikletarekin.

Jelate gogorrak egin zituen urte batean, orain ogei ta bederatzi urte.

Oiñez joan izan gera Oiartzun'dik Pasai'ra, etxetik goizeko iruretan irtenda, Robustiano Urkia eta biok.

Leguna zegoen, eta errex erortzen giñen lurrera.

Egun aietan jende askok artu zuen miña, erorita.

Orduan etzen, orain bezala, autobusik izaten; eta izanda ere, ordu oietan gutxiago.

An izaten zen festa: labeak jiran ura bear izaten zuen, eta ur denak izoztuak.

Pixka bat berotu arte, etzen urik izaten.

Ango tximeniak eta labearen txapak etzuten otz aundirik sumatzen.

Oiartzun'dik, Robustiano eta biak ibilli izan gera urte askotan.

Gero labe berriak egin zituzten, eta an enkargatu berria, Migel Anjel Aznar izenekoa, jarri zuten.

Jefe, or ere, urte askotan, Urreta egon zen.

Burnia urtu eta piezak egin, ura zen gure lana, sua eta kirats tartean sartuta.

Orduan ez genduen sagardotegira joateko asti askorik izaten.

Amabi ordu egunean egiten baigenduen lana, eta jaietan ere lanera joaten giñen, labeak konpontzera.

Igande arratsaldea bakarra izaten genduen jai, (...).